Ekosistemak hobetzeko esku-hartzeak martxan

2025/12/18
Card image cap
Udazken honetan askotariko ekintzak gauzatu dituzte herriko ikasleek

Eskolako Agenda 2030 proiektuaren baitan aurten ekintza konkretuak gauzatzen ari dira herriko ekosistemak babesteko, leheneratzeko eta erabilera jasangarria sustatzeko helburuarekin. Irailean proiektuaren ikasle-arduradunek alkatearekin egindako foroan onartu zuten aurtengo esku-hartze plana eta hori gauzatzen aritu dira Udalako Ingurumen Eskolak gidatuta.

Hemen aurkituko dituzue udazken honetan gauzatu dituzten ekintzen laburpena.

Gainera, lehen hezkuntzako 5.mailakoek herrian egindako galdetegien emaitzak aurkituko dituzue. Hegaztiak edo autoak, zeintzuk dira ezagunagoak?