Elkarteentzako Ikastaroa

2016/09/29
Boluntariotza elkarteen kudeaketa: proiektuak eta diru-languntzak

Hezkide eskolaren eskutik, boluntariotza elkarteetan ari zaretenontzat, horien kudeaketarako ikastaroa antolatu dugu Prebentzio Zerbitzutik. Ikastaroan zehar hainbat gai landuko dira, hala nola proiektuen eraketa, diru-laguntza eskaerak eta justifikazioak eta boluntariotza legeak.

Lau egunetan zehar burutuko da ikastaroa, urriaren 17, 18, 19 eta 20an zehazki. Eskaintza goizez ( 10.00-13.00) eta arratsaldez (17.00-20.00) egin dugu, bakoitzak hobekien datorkizuena aukeratu dezazuen. Ikastaroa zein hizkuntzatan jaso nahiko zenuketen ere zehaztu beharko duzue izen-ematean, horren arabera ikusiko baita euskaraz edo erdaraz egin.

Izen-emateko, bidali mezu bat kartelean ageri den helbidera edo zuzenean prebentzio@arrasate.eus hurrengoa zehaztuz: izen-abizenak, elkartearen izena, kontakturako telefono zenbakia eta aukeratutako ordutegia eta hizkuntza.

ELKARTEENTZAKO IKASTAROA