Elorregi eta Arrasate arteko bidegorria itxita egongo da astelehenean eta martitzenean

2023/11/24
Card image cap
Artapen lanak egingo dira bi egunetan, 07:00etatik 15:00etara bitartean

Arrasatetik Bergarako Elorregi auzora bitarteko bidegorri zatian, artapen lanak egingo dituzte datorren astelehenean eta martitzenean, 07:00etatik 15:00etara. Lanak egiten ari diren bitartean bidegorria itxita egongo da segurtasun arrazoiengatik.