Emakume Artisau eta Ekoizleen Azoka larunbatean, martxoak 11, Seber Altube Plazan
2023/03/09
Emakume Txokoak antolatutako Emakume Artisau eta Ekoizleen Azoka izango da larunbatean, martxoaren 11n, Seber Altube Plazan. Goizeko 10:00etan zabalduko da, 14:00ak arte. Azokan, emakumeek ekoiztutako jaki goxoak eta hainbat artisau lan izango dira Seber Altube Plazan.
Aurten ere, Emakume Txokoak, Martxoaren 8ko egitarauaren baitan, antolatzen duen azokan Arrasateko eta inguruetako herrietako emakume artisau eta ekoizleen lanak eta produktuak disfrutatzeko aukera izango da.
Emakume Txokoak azoka txiki eta bizia antolatu du, kalitatezkoa, gertukoa eta emakume artisau eta ekoizleak protagonista izango dituena, euren langintza herritarrei gerturatzeko asmoarekin eta emakumeak bertan, mimoz eta pasioz egindako lana ikusarazteko eta denon eskura jartzeko.
19 postuk osatuko dute azoka, horietatik 13 emakume artisauenak izango dira eta askotarikoak izango dira erakutsi eta salgai izango dituzten lanak (poltsak, zilargintza, bitxiak, arropa…) . Horiekin batera, 5 postu izango dira bertako produktuak (gazta, gozogintza, eztia...) eta herrialde ezberdinetako janariak eskainiko dituztenak (Amerika elkartearen eskutik).
Udalak eta Emakume Txokoak herritarrak animatzen dituzte honetara hurbiltzera.