Emakume Txokoak “Bertsolaritzaren genealogia feministak” bertso saioa antolatu du otsailaren 25erako

2021/02/22
Card image cap
19:00etan Kulturateko Areto Nagusian izango dira Ane Zuazubiskar, Alaia Martin eta Maider Arregi bertsolariak, Maite Berriozabal gai jartzailearekin batera.

Emakume Txokoak, otsailaren 25erako bertso saioa antolatu du.  “Bertsolaritzaren genealogia feministak” saioaren bitartez, asmoa da bertsolaritzaren hastapenetik gaur arte kontatu den historia hori zalantzan jartzea eta ikusezin izandakoak ikusaraztea.

19:00etan Kulturaten Areto Nagusian izango dira Ane Zuazubiskar, Alaia Martin eta Maider Arregi bertsolariak, Maite Berriozabal gai jartzailearekin batera.

Emakumez osaturiko bertso saio honetan, bertsolariek genealogia honen parte diren gertaerak izango dituzte kanturako abiapuntutzat.