Emakume Txokoak eta Udal Bibliotekak “Etxean” ipuinaren aurkezpen drageatua antolatu dute azaroaren 12an

2026/11/06

Haran Ubel elkarte feministarekin argitaratutako ipuin honek, haurrei indarkeria identifikatu eta izendatzeko tresnak eskaintzea du helburu. Egilearen esanetan, haurtzaroan etxea babesgune perfektu gisa irudikatzeko joera deseraikitzea ere bada lanaren xedea.

Aurkezpenean, Dom Campistronek Ael Campistron antzezlearen laguntza izango du. Drag formatuaren bidez, ipuinaren mezua haurrei gerturatu eta gorputzen onarpenaren inguruko hausnarketa sustatu nahi dute.

6 urtetik gorako haurrak eta helduak gonbidatuta daude emanaldira. Ipuina Arrasateko Bibliotekan dago eskuragarri.