Emakume Txokoan zabalik da ikasturte berrirako matrikulazioa

2010/09/27
Card image cap
Dagoeneko kalean da urritik abendura bitarteko egitaraua

Ikastaroak eta tailerrak emakumeei zuzenduta badaude ere bestelako ekimenak (hitzaldiak, antzerki emanaldiak…) gizonei eta emakumeei zuzenduta daude….

Ikasturte honetarako antolatu ditugun antzerki emanaldi, bideo forum, erakusketa eta antolatuko diren emakumeenganako indarkeriaren aurkako ekimenekin,  guztion inplikazioa eta parte hartzea bilatu nahi dugu emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko lanean aurrera egiteko.

Jabetze Eskola modura antolatu ditugun ikastaroen bitartez  emakumeok jendartean hainbat esparrutan bizi dugun egoerari erreparatuko diogu eta aldi berean norberaren garapenari arreta jarriko diogu, lan pertsonala eta kolektiboa eginez.

Horrela lortuko dugu geure eskubideez jabetzea, baliatzea  eta pertsona zein talde bezala indartzea eta, horrekin batera, jendarteko esparru guztietan dugun parte hartzea handitzea.

Edozein zalantza edo argibideetarako jar zaitez harremanetan gurekin:

  • Astelehenetik ostegunera: goizetan 12:00-14:00 eta arratsaldez 15:00-19:00
  • Ostiraletan: goizetan 10:00-14:00

 

Egitaraua ikusi