Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

2009/11/25
Card image cap
Azaroaren 25a Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, egun berean elkarretaratzea egiteko deialdia luzatu du Arrasateko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Plataformak.

Elkarretaratzea herriko plazan izango da arratsaldeko 19:00etan; bertan, aurten antolatutako emakumeekiko indarkeriaren aurkako kortoen lehiaketan parte hartu duten lanak proiektatuko dira.