Azaroak 25: Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

2010/11/15
Card image cap
Aste honetan izango diren ekintzetan parte hartzera gonbidatzen gaitu Berdintasun sailak

Azaroaren 25ean Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatuko da. Egun horren inguruan antolatutako ekimenetan denon parte-hartzea ezinbestekoa dela uste dugu Arrasateko udaleko Berdintasun sailak.

Helburua da indarkeria hori salatzea, horren sustraiak eta adierazpenak ezagutzea eta, azken finean, indarkeria matxistarekin amaitzeko egin dezakegunaren inguruan hausnartzea eta eztabaidatzea.

 

Programa ikusi