Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren inguruan egitaraua

2016/11/24
Card image cap
Arrasateko Udaleko Berdintasun sailak hainbat ekintza antolatu ditu herriko eragile ezberdinekin elkarlanean

Ekintza hauek Ekin Emakumeak elkartearekin eta Emakumeen Mundu Martxako Arrasateko Plataformarekin elkarlanean antolatu dira.

Azaroaren 25ean bertan, elkarretaratzea egingo da Seber Altube plazan, Emakumeen Mundu Martxako Arrasateko Plataformak deituta arratsaldeko 19:00etan, indarkeria sexista salatzeko.Udaleko berdintasun sailetik  herritarrei dei egiten diegu bertan parte hartzera.

Egitarau osoa hemen eskuragarri.

Arrasteko Udalak adierazpen bat argitaratu du, egun hau dela eta.