Emakumeenganako indarkeriaren aurrean zer?

2009/11/19
Card image cap
Arrasateko Jabetze Eskolak, Gipuzkoako beste Jabetze Eskolekin batera (Eibar, Hernani eta Azpeitia), Emakumeekiko indarkeriaren gaia landuko duen jardunaldia antolatu du, azaroaren 28an, Eibarren, 'Emakumeenganako indarkeriaren aurrean zer?' leloarekin.

Egun, emakumeon aurkako indarkeriaren arazoari aurre egiteko ditugun bitartekoen eta aukeren inguruko hausnarketa bultzatzeko asmoarekin antolatu dugu topaketa hau.

Eztabaida eta hausnarketa gune honetan parte hartu nahi izanez gero, izena eman behar da Emakume Txokoan, azaroaren 26aren aurretik.

  • Emakume Txokoa: 943 79 41 39

 

Ikusi egitaraua