Eman #LikeZiberEskubideei

Azaroaren 20a, Haurren eta Nerabeen Nazioarteko Eskubideen Eguna dela baliatuta, Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kanpaina du, zibereskubideen eta ziberbetebeharren iguruan gazteak ohartarazteko.

Kanpainak bi helburu nagusi ditu: batetik, prebentzioa eta sentsibilizazioa (arrisku-egoerei eta norberak dituen eskubide eta betebeharrei buruz), eta bestetik, gazteak ahalduntzea, Sarea ondo erabil dezaten laguntzea.

Gazteek teknologiaren erabilerari dagozkion portaera eta jarrera egokiak barneratzea nahi da, ahalik eta erabilera seguru eta osasuntsuena egitea. Horretarako, inplikatzea eskatu zaie (aldarrikatzea espazio horretan daudela eta elkarrenganako errespetuaren alde daudela). Ikuspegi positibo batetik, sarea ondo erabiltzeko bide-orriak eskainiko dira.

Kanpainaren informazio osoa eta materiala www.kulturadigitala.eus webgunean daude eskuragarri, besteak beste, solaserako materialak, adin-tarte desberdinetara egokituta.

Arrasateko ludoteka eta gaztetxokoetan ere, hurrengo astetik aurrera, haur eta nerabeekin gaia landuko dugu, solaserako tartea eskainiz eta ekintza ezberdinak garatuz.

azaroak20

 

kartela