Enarak eta sorbeltzak ikertzeko herritarren zientzia

2026/04/13
Udaberri honetan martxan jarriko da Arrasateko udalerrian dauden enara eta sorbeltzen habiak identifikatu, kartografiatu eta dokumentatzeko programa herritarrekin elkarlanean.
Enarak eta sorbeltzak ikertzeko herritarren zientzia
enara azpizuria habian

Proiektu honen helburua da tokiko kontserbaziorako eta herritarren sentsibilizaziorako baliagarria izango den informazioa sortzea eta, aldi berean, habiak dituzten eraikinen birgaitzerako aplikagarriak diren gomendioak ematea Udalari.

Egitasmo hau Udalako Ingurumen Eskolak bultzatzen du, Eskolako Agenda 2030 proiektuaren baitan. Ikasturte hau bigarrena da Garapen Iraunkorreko 15.helburua lantzen duena, alegia, lehorreko ekosistemetako bizitza, eta horregatik, esku-hartze konkretuak garatzen dihardute herriko ekosistemak babesteko, leheneratzeko eta erabilera jasangarria bultzatzeko.

Horrela, proiektu honek pertsonen eta Arrasateko ingurune naturalaren arteko lotura estuagoa sustatu nahi du, era berean, ingurumen-sentsibilizazioa eta intsektu-jale diren hegazti hauen babesa bilatuz. 

Lanen dinamizazioaz Paula Anglada biologoa arduratuko da eta egitasmoaren berri izan nahi duten herritarrak parte hartzera gonbidatzen ditugu apirilaren 16an, arratsaldeko 18:00etan, Kultur Ateko areto nagusira.