Epailegaien zerrenda ikusgai
2026/09/07
Justizia Administrazioak aukera ematen die herritarrei jakineko delitu batzuen epaiketetan parte hartzeko. Herritar guztien eskubidea da, bai eta lankidetza-betebeharra ere. Epailegaiak izendatzeko hautagaien zerrenda berria 2 urtetik behin egiten da, eta epailegaien izendapena zozketa bitartez egiten da. Zozketa egin baino lehen, herri bakoitzeko hautagaien zerrenda jendaurrean jartzen da.
Momentu honetan, irailaren 9an hasi eta 20ra bitartean, Arrasateko hautagaien zerrenda BAZen (Biztanleen Arreta Zerbitzua) egongo da kontsultagai. Zerrenda horretan 2026ko irailaren 16an 18 urte edo gehiago dituzten hautesleak agertzen dira.
Epailegaiak aukeratzeko zozketa publikoa irailaren 28an izango da Donostiako Atotxako Justizia Jauregian, goizeko 10etan. Zozketa ondoren zazpi eguneko epea egongo da, interesdunek zozketaren aurkako erreklamazioa aurkezteko. Erreklamazioak Entzutegi Probintzialean aurkeztu beharko dira eta erreklamaziorik balego, Entzutegiak urriaren 15a baino lehen ebatziko du zozketa berriz egin ala ez.
Hautagaien zerrenda ikusi nahi izanez gero, hau da BAZeko ordutegia:
Astelehenetik egubakoitzera: 7:30 - 15:00
Eguenak: 7:30 - 18:30
Zapatuak: 9:00 - 13:00