EPEA LUZATU DA ‘diruzain’ lanpostua bitartekotasunez betetzeko hautaketa prozesuan parte hartzeko

2021/03/10
10 egun baliodun gehiago eskabideak aurkezteko

Alkateak, 2021eko martxoaren 3ko dataz 213 zenbakidun ebazpenaren bidez, ebatzi du ‘diruzain’ lanpostuaren plaza bitarteko funtzionario izaeraz betetzeko deialdiaren oinarrietako 3. atala aldatzea.

Iragarkia 2021eko martxoaren 10ean argitaratu da Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN (46 zk).

Interesdunek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea luzatzen da martxoaren 25era arte (barne).

Hautaketa prozesuaren oinarri-arauen aldaketak HEMEN  kontsulta daitezke.