EPEA ZABALIK Udaltzainburu ofizial plaza eta Lehen Agente plaza hornitzeko deialdian izena emateko
2019/04/12
Apirilaren 13tik maiatzaren 2ra arte izena eman ahal izango da Arrasateko udaltzaingoaren ikuskaritza eskalako “Ofizial-Udaltzainburu” lanpostua eta Udaltzaingoaren oinarrizko eskalako “Lehen Agente” kategoriako lanpostuak behin betiko hornitzeko prozesuetan parte hartzeko
Apirilaren 12an argitaratu da estatuko aldizkari ofizialean bi lanpostu horiek euskal poliziako kide diren karrerako funtzionarioen arteko lehiaketaz betetzeko deialdia.
Iragarkia argitaratu eta biharamunaz geroztik, 20 egun naturaleko epea izango da hautaketetan izen emateko.
Beraz, maiatzaren 2ra arte izena emateko aukera izango da.
Egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak HEMEN kontsulta daitezke.
Albiste erlazionatuak
Enplegua
- Udaltzaingoko bi agente plaza betetzeko hautaketa prozesu bateratua 2023/01/19
- Udalak Euskaltegiko irakasleen lan poltsa sortuko du 2023/01/03
- Udalak 10 langabe kontratatuko ditu basogintza arloko enplegu-formakuntza programaren barruan 2022/09/27
- Arrasateko Udalak 13 langabe kontratatuko ditu 2022/09/23