Erdigunea piztu!

2009/11/04
Card image cap
Arrasateko gazteentzako hainbat aisialdi aukera eta zerbitzu izan arren, hutsune batzuk ere badira: aste bukaeratan, erdialdean eta nerabeei begira, batez ere.

Hutsune hauek betetzeko asmoz erdiguneko Gaztegunearen proiektua lantzen eta aukera ezberdinak aztertzen ari dira. Dena den, proiektu hau errealitate bihurtua ikusi arte pasako da denbora bat, eta honegatik Txatxilipurdik eta Arrasateko udalak elkarlanean Erdigunea piztu programa jarriko dute martxan.

Erdigunea piztu izenarekin erdigunean eta aste bukaeratan antolatuko diren ekintza ezberdinak bilduko dira. Helburua, gaur egunean gazte txokoetan abian dagoen lan dinamikari jarraipena eman eta erdigunean ere euskarazko aisialdi hezitzaileari jarraipena ematea da. Honetarako, gazte gune edo gaztetxoko baten faltan, kalean ekintza ezberdinak antolatuko dira, guztiak erdigunean eta aste bukaeratan.

Momentuz, ekintzak hilean behin antolatzea aurrikusten da eta, orain arte, hurrengo bi ekintza hauek zehaztu dira:

  • Azaroak 14: altxorraren bila erraldoia + kontzertua
  • Abenduak 5: mihiluze lehiaketa + ikuskizuna

Ekintzak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira, Biteri Plazan, eta parte hartzaileak 12-17 urte bitarteko gazteak izango dira.

 

Altxorraren bilan parte hartzeko:

  • 5-10 gaztez osatutako taldea osatu behar da.
  • Izena emateko gazte txokoetan (Musakola, San Andres ala Erguinen), gazte bulegoan (943252065) edo Txatxilipurdiko bulegoan (943795446).
  • Sari interesgarriak izango dira (altxorra 300 €-tan baloratuta dago!).