Errekarekin zerikusia duen antzinako argazkirik ba al duzu?

2014/06/13
Card image cap
Mankomunitatea errekari buruzko antzinako argazkien erakusketa bat antolatzen ari da herri ezberdinetan, “Ura eta Erreka Deba Ibarrean” astearen barruan.

Debagoieneko Mankomunitateak "Ura eta Erreka Deba Ibarrean" astea urrian ospatzeko asmoa dauka aurten ere eta horretarako hainbat ekitaldi prestatzen ari da. Besteak beste, parte hartzen duen herri bakoitzean antzinako argazki erakusketa bat antolatuko da, eta, horretarako, errekarekin zerikusia duten antzinako argazkiak biltzen ari da.

Aipatutako moduko argazkiren bat duten herritar guztiak animatu nahi ditugu gurekin harremanetan jarri daitezen, eta beraien argazkia bidaliz lagundu dezaten Arrasateko erakusketa osotzen.  Hemen duzue Arrasateko Udalarekin kontaktuan jartzeko bidea: 


Antzinako argazkiak bidaltzeko epea: uztailaren 30a.

Erakusketarako bidaltzen diren argazkiekin batera, honako datu hauek ere bidaltzea komeniko litzateke:

- Noren argazkia:

            Izen-abizenak:

            Helbidea:

            Telefonoa:

            Helbide elektronikoa:

- Argazkiaren datuak:

            Nork ateratakoa:

            Noiz ateratakoa:

            Tokia:

            Ekintza, deskribapen labur bat:

            Agertzen diren pertsonen izenak:

- Argazkiari buruzko beste edozein datu edo informazio.