Errekaren astea 2015 ekitaldiz beteta dator

2015/10/19
Card image cap
"Arrasateko errekak" argazki lehiaketa martxan

Azken urteetan egin izan den bezala, aurten ere Errekaren aste antolatu dugu.

Gure errekek hainbeste urtetan jasan duten tratu txarraren ostean, poliki poliki berpiztuz doaz. Honen seinale dira ikusten ditugun loina eta ezkailuak. Hauek dira uraren kalitatea hobetzen hasi denaren seinale. Asko dago egiteko, baina badirudi bide onean goazela.

Errekak gure bizi kalitatean duen balioa aitortzeko lanean gabiltza eta beste batzuren artean sensibilizazio kanpaina hau jarri dugu martxan aurten.

Hainbat ekintza antolatu dira, tartean argazki lehiaketa, "Arrasateko errekak" gaiarekin. Argazkiak bidaltzeko epea gaur ireki da, Urriaren 31ra arteko epearekin. Hauek formatu digitalean bidali behar dira  posta helbidera. Bi kategoria egongo dira: 17 urtera artekoa eta 18tik gorakoa. Gehienez, bakoitzak bi argazki bidali ahal izango ditu, eta titulua, izen abizenak, adina eta telefono kontaktua azaldu behar da.

Egitarau osoa hemen deskargatu dezakezu, edo gure agenda kontsultatu.