Errekaren astea 2015, astebururako plana

2015/10/26
Card image cap
Ibilaldian eta Errekaren Garbiketan izena emateko azken egunak

Azken urteetan egin izan den bezala, aurten ere Errekaren aste antolatu dugu.

Gure errekek hainbeste urtetan jasan duten tratu txarraren ostean, poliki poliki berpiztuz doaz. Honen seinale dira ikusten ditugun loina eta ezkailuak. Hauek dira uraren kalitatea hobetzen hasi denaren seinale. Asko dago egiteko, baina badirudi bide onean goazela.

Errekak gure bizi kalitatean duen balioa aitortzeko lanean gabiltza eta beste batzuren artean sensibilizazio kanpaina hau jarri dugu martxan aurten.

Antolatutako ekintzen artean, Aramaio erreka arroan lur azpitik eta Errekaren garbiketa asteburuan izango dra, eta bertan izen emateko epea hilaren 28ra arte da.

Animatu eta parte hartu!