Errekaren Astea 2016

2016/10/28
Card image cap
Errekaren Astea ospatuko da Arrasaten

Gure errekek hainbeste urtetan jasan duten tratu txarraren ostean, poliki poliki berpiztuz doaz. Honen seinale dira ikusten ditugun loina eta ezkailuak. Errekako uretan eta ur ertzean bizitza asko dago, eta aurten bereziki zentratu gara inguru honetan dabilen haragijale  berezi batekin, Bisoi Europarra (Mustela lutreola). Hauek dira uraren kalitatea hobetzen hasi denaren seinale. Asko dago egiteko, baina badirudi bide onean goazela.

Errekak gure bizi kalitatean duen balioa aitortzeko lanean gabiltza. Beste ekintza batzuen artean antolatzen dugu sasoi honetan Errekaren Astea.

Aurten, Bisoi Europarraren inguruan sakondu nahi dugu, herritarrek ezagutu dezaten zein den animalia berezi honen egoera, Europan galtzeko arriskuan dagoena.

Hitzaldia eta bisita gidatua antolatu da basa animalia honetaz gehiago jakiteko.

Bestalde, Epeleko araztegira bisita ere egingo da. Uste dugu herritar orok ikusi beharko lukeela horrelako instalazio bat, konturatzeko egunero normaltasun eta naturaltasun guztiz egiten ditugun keinuak (grifoa zabaldu, komuneko bonba bota, dutxa hartu …), daukaten ondorioak. Nora joaten dira erabilitako ur zikin horiek? Nola tratatzen dira? Zein kalitate dauka araztegitik errekara botatzen den urak? Azken urteetan arazo handi bat bilakatu dira garbitzeko erabiltzen ditugun zapitxoak edo toallitak. Honek sortzen dituen ondorioak ere ezagutuko ditugu bertan.

Animatu eta parte hartu!

Egitarua hemen