Errekaren asteko argazki lehiaketa

2015/11/03
Card image cap
Errekaren astea zela eta hainbat ekintza antolatu ziren, horien artean argazki lehiaketa, eta ba ditugu lehiaketaren irabazleak

Gure errekek hainbeste urtetan jasan duten tratu txarraren ostean, poliki poliki berpiztuz doaz. Honen seinale dira ikusten ditugun loina eta ezkailuak, eta lehiaketan parte hartu duten argazkilariak honen lekuko bihurtu dira, benetan argazki ikusgarriak bidali bai dituzte.

Bidalitakoen artean, epai mahaiak hauek aukeratu ditu irabazle.

18 urte beherakoa:

  • Xabier Carrascal Maruri “Udazkena” argazkiarekin

18 urtetik gorakoak:

  • Agustin Berezibar “Montxon-Beneras” argazkiarekin

Guztira 11 argazki jaso ditugu, eta irabazleen argazkiez gain, guztiak hemen daude ikusgai.

udazkena maruri.jpg