Erreserba finkoak egiteko azken egunak

2017/09/11
Card image cap
Irailaren 17a izango da hirugarren lauhilekoaren instalakuntzen erreserba finkoak egiteko azken eguna Musakolako kiroldegian

Datorren irailaren 17an, igandea, hirugarren lauhilekorako Kirol Zerbitzuak dituen instalakuntzen erreserba finkoak egiteko azken eguna izango da Musakolako kiroldegian. Hori dela eta bazkide eta erabiltzaileek kontutan eduki behar dute data hau eta baita alokatu daitezkeen instalakuntza zeintzuk diren ere. 

 

Erreserba finkoak

 

3. Lauhilekoa: urria, azaroa eta abendua

Alokatu daitezkeen instalakuntzak hauek dira:

  • Musakola: kantxa, tenis pistak eta padel pistak.
  • Antoña: kantxa, frontoiak eta squash-a.
  • Iturripe: frontoiak, tenis pista eta kanpo zelaiak.
  • Uarkape: frontoia eta errebotiloak.
  • Mojategi: futbol eta errugbi zelaiak.

 

Eskaerak egiteko azken eguna: 2017ko irailak 17

Erreserba finkoaren eskaera orria Musakolako bulegoetan entregatu behar da.