Erreserba finkoak egiteko azken egunak

2016/04/14
Card image cap
Apirilaren 17an bigarren lauhilekorako Kirol Zerbitzuak dituen instalakuntzen erreserba finkoak egiteko azken eguna izango da

2. Lauhileko (Maiatza, Ekaina, Uztaila eta Iraila) erreserba finkoak egiteko epea, 17an bukatuko da.

Hauek dira alokatu daitezkeen instalakuntzak:

  • Musakola: kantxa, tenis pistak eta padel pistak.
  • Antoña: kantxa, frontoiak eta squash-a.
  • Iturripe: frontoiak, tenis pista eta kanpo zelaiak.
  • Uarkape: frontoia eta errebotiloak.
  • Mojategi: futbol eta errugbi zelaiak.

Erreserba finkoaren eskaera orria Musakolako bulegoetan entregatu behar da, eta hemen duzu eskuragarri.