Erroldak onartuta, aurtengo zergak eta tasak indarrean sartzen dira

2016/02/19
Card image cap
Arrasateko udalak herritarrei jakinarazi die, epez-epeka, zabor eta ur tasak eta OHZ, JEZ eta Ibilgailuen gaineko zergak kobratzen hasiko direla

Arrasateko udaletik jakinarazi dute aldian behin kobratzen diren tasak eta zergak ordaintzeko beharrezkoak diren errolden onarpenak gauzatuta, horiek kobratzeari ekingo diotela. Horiek horrela, datozen hilabeteetan, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Jarduera Ekonomikoen Zerga, Ibilgailuen gaineko Zerga, zabor tasa eta ur tasa ordaindu beharko dituzte arrasatearrek. Ordainagiriak helbideratuak dituztenei zuzenean kobratuko zaie eta besteek, beren etxeetan jasoko dute erreziboa ordainketak egin ditzaten.

Tasak eta Zergak

  1. Ur Tasa:

Kobratuko den lehena ur-tasa izango da. Ordainagiria helbideratuta dutenei martxoaren 5ean kobratuko zaie eta ordainagiria helbideratuta ez dutenek apirilaren 7 arte izango dute tasa hau ordaintzeko aukera.

  1. Zabor Tasa:

Ondoren, zabor tasa kobratuko da, martxoaren 19an ordainagiria helbideratua dutenei eta ez dutenek martxoaren 19 bitarte ordaindu beharko dute aipatutako tasa.

  1. Ibilgailuen Gaineko Zerga:

Ibilgailuen gaineko zergari dagokionez, hau apirilaren batean kobratuko da eta ordainagiri helbideraturik ez dutenek ere apirilaren 1 dute ordainketa egiteko azken eguna.


Borondatezko azken egunetik gerora kobratzen diren ordainagiriak premiamenduzko prozeduraz gauzatuko ditu udalak. Horrelakorik gerta ez dadin, herritarrei beren laguntza eta elkarlana eskatu diete udaletik, borondatez ordainketak egin ditzaten.

Udaletik azaldu dute, herritarrek ordainketak BAZen banku txartelarekin, banketxeetan ordainagiria aurkeztuta edota Eusko Jaurlaritzako webguneko “Ordainketa pasabidea” atalean egin ditzaketela.