Eski irteera nerabeentzat

2018/01/31
Card image cap
12-17 urte arteko nerabeentzako eski irteera Valdezcaray-ra.

Otsailaren 17an, zapatuan, Valdezcaray-ra eski irteera antolatu du Udaleko Gazteria Sailak, 12 eta 17 urte arteko nerabeentzat. Bertan, eskia edo snowa egiteko aukera egongo da. Autobusa, goizeko 6:30etan irtengo da Garibaiko autobus geltokitik.

Prezioa:

- Materiala bakoitzak eramanda: 30 euro (kaskoa eramatea derrigorrezkoa da, alokatu nahi duenak 6 euro gehiago ekarri beharko ditu).

- Materiala alokatuz gero: 50 euro.

Izena emateko: Gazte Bulegoan, Gazte Txokoetan, Txatxilipurdin edo on-line.

Izena emateko epea: otsailak 11.