Kirol eskoletako entrenatzaileentzako ikastaroa

2015/12/16
Card image cap
Igor Jauregi eta Igor Arenaza dabiltza ikastaroa ematen.

Arrasate eta Bergarako udalek elkarlanean ikastaro bat antolatu dute kirol eskoletako entrenatzaileentzat. Zazpi saio izango dira ikastaroaren barruan, urrian hasi eta datorren ekaina bitartean. Igor Jauregi, futbolari profesional ohia gaur egun Eibar futbol taldeko coacha, eta Igor Arenaza, UDAko kirol zuzendaria, dabiltza ikastaroa ematen. Helburua lidergoa, adimen emozionala eta coachinga euskaraz lantzea da, eta parte hartzaileek formazio integrala jasotzen dute, ondoren entrenatzen dituzten neska-mutikoei transmititzeko.
Joan den larunbatean hirugarren saioa izan zen Kulturaten, eta hurrengo saioa Bergaran izango da urtarrilean. Otsailean, berriz, gurasoentzako hitzaldia antolatuko da.