Eskolara Oinez autorik gabeko egunean

2022/09/22
Card image cap
Eskolara Oinez ekimenak inoiz baino parte hartzaile gehiago izan du aurten

Gaur, irailak 22, autorik gabeko eguna ospatzen da nazioartean, eta horrela eman dio amaiera Eskolara Oinez ekimenak. Irailaren 16tik 22ra, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astearekin bat eginez,  Udalako Ingurumen Eskolak lagunduta, Arrasate Herri Eskolako hainbat ikaslek parte hartu dute eskolara modu jasangarrian joaten, oinez edota patinetez, alegia.

Guztira 37 ikaslek eman zuten izena hiru ibilbidetan: San Andres auzotik, erdigunetik eta Musakolatik abiatu direnak. Ederto pasatu dugu lagun artean hitz eginez, herriko txoko eta ibilbide asko ezagutuz, jarduera fisikoa eginez eta ingurumena zainduz. Ikusi dugu hainbat eta hainbat herritar ere mugitzen direla modu jasangarrian herrian zehar, eta igogailu publiko berriek eta baita bidegorri sare berriak ere asko laguntzen dutela patinetean egindako ibilbideaz segurtasunez eta atsegin handiz gozatzen.

Zorionak parte hartzaile guztiei,  eta jarraitu horrela, herri jasangarri eta atseginaren alde egiten!