Eskolara Oinez kanpaina
Udalako Ingurumen Eskolak, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astearekin bat eginez, animatu nahi ditu Arrasateko ikasle eta irakasle guztiak motordun ibilgailuak alde batera utzi eta eskolara oinez joatera, irailaren 16tik 22ra.
Oinez mugitzea garrantzitsua da, alde batetik, motordun ibilgailuek sortzen dituzten inpaktuak murrizteko (zarata, berotegi efektuko gasen isurketa eta abar) eta, bestetik, modurik osasuntsuena delako aire zabalean mugitzeko. Gainera, modu bat ere bada gure herria jasangarriagoaren eta atseginagoaren alde egiteko.
Arrasate Herri Eskolako ikasleei zabaldutako ekimena da; hain zuzen ere, 2. eta 3. zikloko ikasleei. Aurten, Musakolatik abiatzeko aukera gehitu da: auzo honetan bizi diren lagunak 8:30ean bildu beharko dira San Antolinen, eta patina eta kaskoa ekarri beharko dutem Erguineraino garaiz eta seguru iristeko . Beste ibilbideak betikoak izango dira; bata, erdigunetik abiatuko da 8:30ean eta, bestea, San Andres auzotik 8:40an. Horietan Udalako Ingurumen Eskolako irakasleak egongo dira, haurrak jaso eta eskolarakoo bidean laguntzeko. Dena den, ikasleek aukera izango dute ibilbidean zehar taldera gehitzeko.
Parte hartzeko, ikasleek izena eman beharko dute irailaren 15a baino lehen, eta parte hartzaileen artean saritxo batzuk banatuko dira amaieran. Animatu zaitezte! Ingurumenaren eta osasunaren alde egingo dugu, eta eskolara oinez joango gara elkarrekin!
Albiste erlazionatuak
Hezkuntza
Jasangarritasuna
Gazteria
- TREBA gazteak: gazteentzako hitzaldiak 2023/01/19
- Gurasoei seme-alaben hezkuntza-lanean tresnak eskaintzeko hitzaldi eta tailer ugari antolatu ditu Udalak 2023/01/18
- ‘Familia Jolasean’ ekimenaren edizio berri bat martxan jarriko da urtarrilaren 15etik aurrera 2023/01/11
- Larunbat honetan, urriak 8, Bulego eta Lemak taldeek kontzertua eskainiko dute Monterron parkean 2022/10/05
Ingurumena
- BERTAN BEHERA geratuko da ZUHAITZ EGUNEKO landaketa herrikoia 2023/01/17
- Urtarrilaren 21ean Arrasateko Zuhaitz Egunaren X. edizioa ospatuko da, ohiko zuhaitz azokarekin eta Etxezarretan 400 haritzen landaketarekin 2023/01/11
- Arrasateko argiteria publikoaren % 60 LED teknologiaduna da, eta energiaren kostuan % 50 aurreztea lortu da 4 urtean 2022/11/09
- Urriaren 14tik 16ra ospatuko da aurten Puntaik Punta, Debagoieneko Bidezidorren Jaialdia 2022/10/11