Eskolara oinez mugikortasun astean

2017/09/20
Card image cap
Autoa eta autobusak alde batera utzi dituzte eta animatu dira "Eskolara Oinez" egitasmoan parte hartzera Arrasate Herri Eskolako 5.mailako 25 ikasle.

Eskolara oinez egitasmoa 3.aldiz antolatu da eta bere helburua da ohitura osasuntsuak hartzea eta garraio jasangarria bultzatzea ikasleen artean. Irailaren 18tik 22ra egingo dute, Mugikortasun Astearen baitan eta Udalako Ingurumen Eskolako irakasleek gidatuko dute eskolaraino ibilbideak.

Aurten ere 2 ibilbide dituzte, bata Kurtze txiki plazatik abiatuko dena eta, bestea, Biteri plazatik. Horrela, abiapuntuan elkartuta edota bidean zehar dauden beste geldiuneetan elkartuta, denok batera lagunartean eskolara joango dira goizero-goizero. Ikasleek bidean jolasteko aukera daukate, lagun artean hitz egiteko, eta esperientzia atsegina eta dibertigarria izaten ari dela diote. 

Motordun ibilgailuak alde batera utzi eta lagunekin oinez eskolara joateko aukera polita da, ea kurtsoan zehar horrela jarraitzera animatzen diren. Animo eta jarraitu horrela!!!