Eskolara oinez mugikortasun astean

2018/09/21
Card image cap
Ekimen hau antolatzen dugun 4. urtea izan da.

Aurten ere, irailaren 17 tik 21 era bitartean,  Eskolara Oinez egitasmoa aurrera eraman dugu Arrasate Herri Eskolako  ikasleekin.

Motordun ibilgailuak alde batera utzi eta eskolara oinez joatera animatu da Arrasate  Herri Eskolako ikasle talde bat. Aurreko urteetan bezala, Udalako Ingurumen Eskolako irakasleak izan dituzte bidelagun. Bi ibilbide egin ditugu, batak Kurtze Txiki plazan izan du abiapuntua eta besteak,  berriz, Biteri plazan.

Gaur izan da ekimen honen azken eguna, baina urtean zehar ere zuen kabuz eskolara oinez etortzera animatzen zaituztegu.

Animo eta segi eskolara oinez!!