ESKOLARA OINEZ Mugikortasun astean

2019/09/20
Aurten ere, irailaren 16tik 20era bitartean, Eskolara Oinez egitasmoa aurrera eraman dugu Arrasate Herri Eskolako ikasleekin. Arrasateko Mugikortasun Astearen baitan dagoen ekimen hau antolatzen dugun 5. urtea izan da.

Motordun ibilgailuak alde batera utzi eta eskolara oinez joatera animatu da Arrasate  Herri Eskolako ikasle talde bat. Aurreko urteetan bezala, Udalako Ingurumen Eskolako irakasleak izan dituzte bidelagun. Bi ibilbide egin ditugu, batak Kurtze Txiki plazan izan du abiapuntua eta besteak, berriz, Biteri plazan.

Gaur izan da ekimen honen azken eguna, baina urtean zehar ere zuen kabuz eskolara oinez etortzera animatzen zaituztegu!

Animo eta segi eskolara oinez!!