Etxetxikietako autobus geltokia Nafarroa Etorbidera aldatuko da

2010/11/16
Card image cap
Aldaketa azaroaren 22tik aurrera egingo da.

Astelehenetik aurrera Ospitale parean izango da orain arte Etxetxikiak kalean zegoen geltokia.  Geltoki horretan jarriko duten markesina berezia izango da,  markesina inteligentea alegia.

Markesina inteligentea

Markesina berriak lau tekla izango ditu: lehenengoak, autobusen ordutegia emango digu euskaraz ; bigarrenak, gazteleraz; hirugarrenak, guardiako farmazia zein den esango digu eta laugarrenak, taxien ordutegia eta beste hainbat telefono zenbakiren berri emango digu (larrialdiak, taxiak, Udaltzingoa etab).