Euskal Emakumeen bira Arrasaten abiatuko da ekainaren 11n

Euskal Emakumeen Birak bere XXVIII.edizioa izango du aurtengoa. Munduko emakume txirrindulari ezagunenak bost egunez lehiatuko dira Euskal Herriko errepideetan zehar

Ekainaren 11n abiatuko da Arrasatetik eta bost egunetan zehar Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako errepideetan zehar lehiatuko dira munduko emakumezko txirrindulari onenak.

Euskal Emakumeen bira da Espainiar estatuan dagoen emakumezkoen arteko probarik zaharrena; 2015ean hogeita zortzi urte beteko ditu eta etapakako lasterketa bakarra izanen da. 1992. Urtetik nazioarteko karrera da, eta munduan hagitz ezagunak diren emakume txirrindulariek parte hartzen dute: 

  • Jeannie Longo: Emakumezkoen txirrindularitzako “mitoa”
  • Hanka Kupfernagel: Ziklokroseko munduko txapelduna birritan.
  • Leontien Van Moorsel: Txapeldun olinpikoa birritan.
  • Joane Somarriba: Bi Giro eta bi Tourren txapelduna.
  • Edita Pucinsktaite: Tourraren eta Munduko txapelketaren irabazlea.
  • Zinaida Stahurskaia: Munduko txapelketako eta Tourreko irabazlea.
  • Susane Ljunskog: Munduko txapelketako irabazle eta Tourrean bigarrena.
  • Nicole Brandi: Italiako Giroko txapelduna hiru alditan.
  • Fabiana Luperini: Hainbat Giro eta Tour irabazitakoa.
  • Marianne Vos: Munduko txapelduna hainbat alditan.
  • Marta Bastianelli: 2007ko Munduko txapelduna.
  • Nicole Cooke: Munduko txapelduna eta txapeldun olinpikoa 2008an.
  • Tatiana Guderzo: Munduko txapelduna 2009an.
  • Judith Arndt: Munduko txapelduna eta olinpikoa.
  • Claudia Haüsler: Italiako Giroko txapelduna.
  • Pauline Ferrand-Prévot: 2014ko Birako txapelduna eta Munduko txapelduna. 

Nazioartean sona du lasterketak

Txirrindulari hauetako askok lasterketa hau erabiltzen dute beraien burua Italiako Girorako prestatzeko. “Euskal Emakumeen Bira” Nazioarteko Txirrindularien Batasunaren egutegian dago sartuta, mailarik gorenean (2.1.mailan). Gainera, urtero mantentzen da karrera hau, beti data berean, eta gaur egun bakarra da.

Gizonezkoa izan zein emakumezkoena izan, Euskal Herrian edozer txirrindulari lasterketak pizten du ikusmina. Baina “Euskal Emakumeen Bira” berezia da, zenbait arrazoik bultzatuta antolatzen dena: Emakumezkoek praktikatzen duten kirola baloratu egin behar da. Are gehiago, emakumeek ere txirrindulari profesioan jarduteko aukera izan behar dute. Birak, beste zenbait probekin batera, egutegi bat osatzen du emakume txirrindulariei ahalbidetzen diena egonkortasuna izatea ekipo baten baitan.

Ekainaren 11n Arrasaten

Euskal Emakumeen Bira ekainaren 11n hasiko da Arrasaten eta Euskal Herrian zehar ibili ostean, 14an amaituko da Markinan. Arrasaten abiatuko da, beraz, XXVIII. edizio hau, eta lehen etapa Arrasaten hasi eta amaituko da.

Arrasateko Udala Biraren antolatzaileekin (Iurretako Emakumeen bira K.E.) batera ari da lehen etapa horretarako behar direnak prestatzen eta datorren ekainaren 2an elkarrekin eskainiko dute prentsaurreko bat Emakumeen Birari buruz eta, batez ere, Arrasaten hasi eta bukatuko den lehen etapari buruzko xehetasunak emateko.