Euskal Herriko mintegietan hazitako zuhaitz landareen feria Arrasaten

2014/02/06
Card image cap
Otsailaren 15ean Euskal Herriko sei zuhaitz mintegirik onenak etorriko dira Arrasateko baserritarren hileko 3. asteko azokara.

Oraindik duela sei urte Zaldibarko frontoian aukera izaten zen Euskal Herriko mintegietan hazitako landareak erosteko. Neguko hilabeteetan, astearte eta ostegunero etortzen ziren baserritarrak zuhaitz feriara.

Gaur egun, ohitura zahar hura itzalita dago eta Udaleko ingurumen sailetik berreskuratzea gura dugu. Horretarako, lehen saiakera datorren otsailaren 15ean egingo dugu, baserritarrei kalitatezko landarea erosteko aukera emanez. Izan ere, etorriko diren sei zuhaitz mintegiak hemengo lurrari lotuta daude eta ez dira kanpoko mintegi handien banatzaileak.

Honako zuhaitz mintegiak izango dira Arrasaten, otsailaren 15ean: (Nahi izanez gero, eskaerak feria aurretik telefonoz egin ahal zaizkie).

MINTEGIAHERRIALANDARE MOTATELEFONOA
Etxeberria mintegiak Gatika (Bizkaia) Fruta arbolak Itziar Etxebarria: 646514154
Urkizu mintegiak Anoeta (Gipuzkoa) Fruta arbolak, koniferoak eta basoko landare autoktonoa, Jose Ramon Urkizu: 943694188
Lurberri mintegi ekologikoa Zarautz (Gipuzkoa) Basoko fruitu txikiak Ruben Sabalza: 657719685
Artadi mintegia Igorre (Bizkaia) Basoko landare autoktonoa Geert Guido Rods: 680937875
Areitio mintegia Zaldibar (Bizkaia) Fruta arbolak, koniferoak, basoko landare autoktonoak eta lorategietakoak. Junkal Areitio: 608879352
Belar mintegia Zaldibar (Bizkaia) Fruta arbolak, koniferoak, basoko landare autoktonoak eta lorategietakoak. Joseba Belar: 629484151

Ekimen honekin lehen sektoreari beste bultzadatxo bat eman gura diogu eta, apurka-apurka,  bailaran zuhaitz azoken egutegi bat ezarri nahiko genuke. Momentuz, lehena hemen izango da, Arrasateko baserritarren hileko 3. asteko azokan.

Espero dugu giro ona sortzea, debagoiendarrek Arrasateko baserriko produktuen azokaz eta zuhaitz feriaz gozatzea.