Euskaltegiko irakasleen lan-poltsa

Hautaketa prozesuetan parte hartu nahi duten izangaiek maiatzaren 23tik 29 arteko epea daukate izena emateko

Arrasateko Udaleko Toki Gobernu Batzarrak, maiatzaren 4ko bileran, onartu zituen Euskaltegiko irakasleen lan-poltsa sortzeko egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak.

Hautaketa prozesuetan parte hartu nahi duten izangaiek maiatzaren 23tik 29 arteko epea daukate izena emateko.

Oinarriak eta bestelako informazioak udal webgune honetan aurkitu daitezke, Lan Eskaintza Publikoa sailean.