Udalak Euskaltegiko irakasleen lan poltsa sortuko du

2023/01/03
Izena emateko epea zabalik

Arrasateko Udalak hautaketa prozesu bat deitu du presazko izaeraz, Euskaltegiko irakasleen lan poltsa sortzeko.

Hautagaiek Gradu, Lizentziatura, Diplomatura, Ingeniaritza tekniko edo Arkitektura teknikoko titulua edo baliokidea izan beharko dute, eta euskara 4. edo 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatuta izan beharko dute, prozesuan parte hartu ahal izateko.

Izen ematea zuzenean Lanbideko webgunetik egin behar da, eta epea zabalik mantenduko da urtarrilaren 9 arte.

 Hemen ikus daiteke hautaketa prozesua zelan egingo den.