Euskarako C1 mailako udako ikastaro trinkoa eskainiko du Arrasateko Udal Euskaltegiak

2026/05/19
Card image cap
Arrasateko Udal Euskaltegiak C1 mailako udako ikastaro trinkoa eskainiko du uztailean eta irailean; euskara maila hobetzeko aukera aparta, beraz.

Ikastaroak 110 orduko iraupena izango du eta bi zatitan eskainiko da:

  • Ekainaren 29tik uztailaren 24ra
  • Irailaren 7tik 25era

Ikastaroaren prezioa 143 €-koa da, baina %50eko deskontua aplikatuko zaie ikasleei, langabeei eta lanik egiten ez duten pentsiodunei.

Matrikula egiteko epea ekainaren 16ra arte egongo da zabalik.

Informazio gehiago nahi izanez gero, interesdunek honako helbide edo telefono honetara jo dezakete: Arrasateko Udal Euskaltegiko egoitzan, Kulturola eraikinean, 943 79 70 77 telefono zenbakian, Whatsappez 688 78 09 31 zenbakian edo e-postaz euskaltegi@arrasate.eus helbidean.