Euskaraldiaren enbaxadoreak aurkeztu dira

2018/06/11
Hamaika lagun hauetako bakoitzak rol bat hartuko du

2018ko  azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da Euskaraldia  Euskal Herrian. Arrasatek eman du izena Euskaraldian eta GEIKEren erronka nagusia 2018rako Arrasaten Euskaraldia martxan jartzea da, eta horretarako lanean gabiltza hainbat taldetan banaturik.

Euskaraldiaren bideoa grabatu ondoren, beste pausu bat eman dugu, eta Euskaraldiak Arrasaten izango dituen hamaika enbaxadoreak aurkeztu dira: Peru Altube, Ouiame Ouchen, Vene Herrero, Iñigo Arregi, Sergio Valenti, Jurgi Iraola, Claudia Dipasquale, Ane Zabala, Antonio Murillo, Arantza Aranzabal eta Malen Ruiz de Azua. 

Hamaika lagun hauetako bakoitzak rol bat hartuko duHamaika lagun hauetako bakoitzak rol bat hartuko du: AHOBIZI (11 egun horietan euskaraz entzun eta hitz egin nahi badu) edota BELARRIPREST (euskaraz entzuteko prest baldin badago, nahiz eta euskaraz hitz egiteko gaitasun handirik ez izan). Gutxienez, 11 egun horietan eta 24 orduetan rol hori mantentzeko konpromisoa hartuko dute, ingurukoak ere horretara animatuz. 

Albiste erlazionatuak