Ezkurdia eta Altuna III lehiatuko dira domekan Uarkape pilotalekuan

2025/11/04
17:30ean hasiko da lehen partidua eta dagoeneko sarrerak salgai daude.
Ezkurdia eta Altuna III lehiatuko dira domekan Uarkape pilotalekuan

Domeka honetan, azaroak 9, lehiatuko dira Ezkurdia eta Altuna III Arrasateko Uarkape pilotalekuan, 4,½ Eusko Label Txapelketaren barrua. Norgehiagokan txapelketako 3. eta 4. postuak jokatuko dira. 

 

Binakakoa atarian

 

Eusko Label Txapelketako norgehiagoka hasi baino lehen, binakako partida jokatuko dute Alberdi II-Mariezkurrena II eta Murua-Zabaletak. Binakakoak emango dio hasiera hitzorduari 17:30ean.

 

Sarrerak salgai

 

Dagoeneko sarrerak salgai daude www.etradasfronton.com webgunean. Partidaren egunean sarrerarik balego, Uarkapen bertan salduko dira ordubete lehenago.