Familian Jolasean
Udaleko Gazteria Sailaren helburuetako bat da familiei aukera eta guneak eskaintzea guraso eta seme-alaben arteko harremanez era ludikoan gozatzeko.
Familian Jolasean egitasmoaren kasuan, familia ezberdinak elkar ezagutzeko eta EUSKARAZ elkarrekin jolasteko aukera bat da, aniztasuna kontuan hartuta eta euskararen transmisioaren garrantzia azpimarratuta. Asmoa da neguko igandeetan, espazioa, denbora eta hitzordua eskaintzea familiei elkarrekin partekatzeko jolasa eta aisialdia.
Igandero izango da hitzordua, urtarrilaren 13an hasi eta martxoaren 31ra bitartean, 12 saio guztira.
Familien parte hartzea bilatu nahi dugu, proposamenak egin eta gauzatu ditzaten, betiere hezitzaileekin batera.
Igande arratsaldetan elkarrekin jolasteko gonbita egiten diegu beraz 0-8 urte arteko haurrak dituzten familiei. Doanekoa da eta bertan azaltzen diren familia guztiak ongi etorriak izango dira. Dena den, izena ematea beharrezkoa ez den arren, eskertuko genuke parte hartzeko asmoa dutenek inskripzio fitxa betetzea, ludoteketan, Gazte Bulegoan edo on-line.
Albiste erlazionatuak
Gazteria
- Herriko udalekuak 2022/05/16
- Arrasateko Udalak laguntzak bultzatu ditu herriko elkarteek antolatutako udalekuetan haurren parte-hartzea sustatzeko 2022/05/09
- Foru Aldundiak eta Arrasateko Udalak elkarlanean antolatuta “Komunikazio ez bortitza” hitzaldia, TREBA Gurasoak egitarauaren barruan 2022/05/03
- Arrasateko Udalak tailerrak antolatu ditu gurasoentzat ‘Sexualitatea haurtzaroan eta nerabezaroan’ gaiari buruz 2022/04/26
Ludoteka
- Arrasateko Ludotekak eta Gaztetxokoak aste honetan zabalduko dira 2021/09/13
- AURTEN ERE NEGUKO EKINTZA BEREZIEKIN GATOZ! 2020/12/10
- Udaberriko oporrak gaztegunean eta ludotekan 2019/04/11
- Irteera Lekeitiora 2019/04/02