Familian jolasean
Aukera ederra da familia ezberdinak elkar ezagutzeko eta EUSKARAZ elkarrekin jolasteko, aniztasuna kontuan hartuta eta euskararen transmisioaren garrantzia azpimarratuta. Asmoa da neguko domeketan espazioa, denbora eta hitzordua eskaintzea familiei elkarrekin partekatzeko jolasa eta kalitateko aisialdi hezitzailea.
Uste dugu aukera dagoela, segurtasun neurriak hartuta, ekimenarekin aurrera egiteko. Horrela, segurtasun protokoloak ezarri dira, eta uneoro aforoa neurtzeko bideak jarriko dira, ekintza guztiak modu seguruan garatu ahal izateko. Bi hezitzaileen laguntza egongo da, familiek behar duten informazioa eta aholkuak emateko.
Domekero izango da hitzordua, urtarrilaren 10ean hasi eta martxoaren 28ra bitartean, 12 saio guztira. Okendoko ludotekan izango da.
Familien parte hartzea bilatu nahi dugu, proposamenak egin eta gauzatu ditzaten, betiere hezitzaileekin batera.
Beraz, 0-8 urte arteko haurrak dituzten familiei gonbita egiten diegu domeka arratsaldeetan elkarrekin jolasteko.
Hitzorduak,
FAMILIAN JOLASEAN. 0-8 urte arteko haurrak dituzten familiak
Eguna: domeka
Ordua: 17:30-19:30
Egutegia:
urtarrilak 10, 17, 24, 31
otsailak 7, 14, 21, 28
martxoak 7, 14, 21, 28
Lekua: Okendoko ludoteka
Albiste erlazionatuak
Turismoa
- Arrasateko Udalak turismo eskaintza aurkeztu du Aste Santuan Arrasate ezagutzeko 2021/03/25
- Arrasateko Udaleko Kirol Zerbitzuak ipar martxako hastapen ikastaroa eskainiko du martxoaren 24an eta 25ean 2021/03/16
- Udalak aldaketak egingo ditu Erregebidea-Bedoña ibilbidean, ingurunearen erakargarritasuna eta balio naturala indartzeko 2021/03/16
- Arrasateko Udalak Vasco-Navarro bide berdearen seinaleak berrituko ditu 2021/02/09
Gazteria
- Egitarau bereziak udaberriko oporretarako 2021/03/25
- Arrasateko Udalak asteburuetako Gaztegunea Musakolara lekualdatu du behin-behinean, zerbitzua berregokitzeko, bizikidetzaren mesedetan 2021/02/16
- Udalak 66.610 euroko inbertsioa egin du 2020an Arrasateko 60 gazteri etxebizitza alokairua ordaintzen laguntzeko 2021/01/27