Ferixalekuan doako TAO jarriko da 2014 urtean

2014/09/12
Card image cap
Ferixalekuan doako TAO jartzea proposatzen duen ordenantzaren aldaketa puntuala behin betikoz onartu da.

Joan den uztailaren 22an Udal Plenoak behin betikoz onartu zuen Arrasaten Araupeko Aparkalekuaren udal ordenantzaren 1go aldaketa puntuala.

Aldaketa horrek erdigunean azpigune berri bat mugatu du: 0.1 azpigunea, eta garai batean Ferixalekuko ikastolako jolastokia zen gunea hartzen du, Amaia antzokiaren eta Uarkape frontoiaren arteko gunea.

Helburua da baldintzak erraztea, kontsumitzaileak joan ahal izan daitezen erosten bai udal azokara, bai erdialdera:

  •  Azpigune honetarako ez da egoiliar txartelik emango.
  • 90 minutuz aparkatu ahal izango da ibilgailua eta ez da tarifarik ordaindu beharko.
  •  Egutegia eta ordutegia: astelehenetik zapatura arte, 8:00-14:00 eta 16:00-20:00. Domeketan, jaiegunetan eta abuztu osoan ez da TAOrik izango.

 Aurreikuspena da hurrengo urria edo azaroan jartzea TAO Ferixalekuan.

 Ordenantzaren aldaketa ikusteko klikatu hemen .