Ferixalekuan doako TAO jarriko da

2014/06/18
Jendaurrean dago Ferixalekuan doako TAO jartzea proposatzen duen ordenantzaren aldaketa puntuala.

Joan den ekainaren 3an Udal Plenoak hasiera baten onartu zuen Arrasaten Araupeko Aparkalekuaren udal ordenantzaren 1go aldaketa puntuala. Aldaketa hori jende aurrean dago, datorren uztailaren 16ra arte, interesatuek egoki irizten dioten erreklamazio eta iradokizunak aurkeztu ahal izateko.

Aldaketa horrek erdigunean azpigune berri bat mugatu du: 0.1 azpigunea, eta garai batean Ferixalekuko ikastolako jolastokia zen gunea hartzen du, Amaia antzokiaren eta Uarkape frontoiaren arteko gunea.

Helburua da baldintzak erraztea, kontsumitzaileak joan ahal izan daitezen erosten bai udal azokara, bai erdialdera:

  • Azpigune honetarako ez da egoiliar txartelik emango.
  • 90 minutuz aparkatu ahal izango da ibilgailua eta ez da tarifarik ordaindu beharko.
  • Egutegia eta ordutegia: astelehenetik zapatura arte, 8:00-14:00, domeketan, jaiegunetan eta abuztu osoan izan ezik.

Bestalde, ordenantzaren aldaketa horretan aurreikusten da, baita ere, salaketak deuseztatzeko epea handitzea, eta oraingo 24 ordutik 48 ordura pasako da.

Esan bezala, ordenantzaren aldaketa hori oraindik ez dago behin betikoz onartuta. Iradokizunak aurkez daitezke uztailaren 16ra arte.

Aurreikuspena da 2014 urte honen bukaeran jartzea TAO Ferixalekuan.

Ordenantzaren aldaketa ikusteko klikatu hemen

Ferixalekuko zonaldea