Vasco Navarro trenbideko bide berdearen sustapen tresna berriak sortu dira
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak Vasco Navarro trenbideko bide berdearen sustapen tresna berriak aurkeztu dituzte; bidea Arrasateko udalerritik pasatzen da eta udalak duela gutxi haren seinaleak berritu ditu.
Nabarmentzekoa da webgune berria sortu dela bidea sustatzeko, non eskaintzen diren sustapen bideoetako batzuk eta argazki artxibo bat. Bideoen artean 14 minutuko dokumental bat dago, gizartea sentsibilizatu eta sustatze aldera, eta bertan ematen dira ezagutzera trenbidearen historia eta ibilbideak zer eskaintzen duen; eta sare sozialetarako hiru sustapen bideo ere bai.
Sustapen tresna berri horien beste erakargarritasun bat da digitalizazioa, bide berdearen ibilbide osoa 360º-ko irudietan eskaintzeko. Gainera, bidearen argazki artxibo txiki bat landu da sustapenerako, hedabideetan erabili dezaten.
Erakunde biek gogora ekarri dute “bide berdeak irisgarritasunaren, mugikortasun ez motordunaren eta gure industria ondarearen memoria errekuperatzearen etsenplu bat dira”. Zentzu horretan, bide berdeen proiektua da industria turismoaren baliabide nagusietako bat “trenbide zaharren garapena beharrezko elementu bat baitzen XIX. eta XX. mendeetako industrializazioan, eta zentzu horretan orain garenaren funtsezko parte bat da. Gure industria historia gaurko Euskadiren osagai bereizezin bat da, eta alderdi horretan bide berdeek lagundu egiten dute industria turismoa suspertzen”.
Informazio gehiago: https://viaverdevasconavarro.com/vias-verdes/vasco-navarro/
Albiste erlazionatuak
Turismoa
- Uda honetan, asteburu guztietan bisita gidatuak eta mendiko ibilbideak Arrasate ezagutzeko 2022/06/29
- Udalak 100 sarrera zozketatuko ditu Mondra&Roll jaialdira joateko; Monterron parkean ospatuko da uztailaren 8 eta 9an 2022/06/22
- Arrasateko San Juan jaiak bueltan dira bi urteren ostean 2022/06/10
- Uda iritsi da Arrasatera 2022/06/02
Toki Garapena
- Arrasateko Udalak eta Ibai-Arte merkatarien elkarteak lankidetza hitzarmena izenpetu dute herriko saltokiak sustatzeko 2022/06/06
- Ortuko landara eta lore azoka berezia Seber Altube Plazan larunbatean, maiatzak 21 2022/05/16
- Kurtzetxikik (Larragainen) 100 abelburu hartuko ditu 2022an 2022/03/01
- Gabonetako Eskaparate Lehiaketan, Arrasateko Udalak antolatua, 28 establezimenduk hartuko dute parte 2021/12/14