Gabonak haur eta nerabeentzat

2017/12/15
Card image cap
Ludotekak eta Gazte Txokoek antolatu dituzte gabonetan egingo diren ekintzak.

Gabonak, opor egunak direla eta, egitarau bereziak antolatu dira bai ludotekan eta baita Gaztegunean ere. Adi! ekintza batzuetan izena eman behar da eta.

LUDOTEKAK

2-11 Urte arteko haurrei zuzendutako ekintza bereziak egingo dira abenduaren 26tik 28ra, herriko haur guztiei zuzenduta, hau da, ez da zertan ludoteketako bazkide izan behar. Ekintzetan izena emateko azken eguna: abenduak 20 Ludoteketan.

  • Abenduak 26, asteartea: mendi irteera, 10:00 Biteri plazan. (Euria bada: sukaldaritza tailerra 17:00etan Ludotekan).
  • Abenduak 27, asteazkena: ginkana, 17:00 Ludotekan. (Euria bada: film laburren emanaldia 17:00etan Ludotekan).
  • Abenduak 28, osteguna: Igartubeiti Baserrira irteera. 10:00etan Garibaiko autobus geltokian. Prezioa: 3 euro.



GAZTEGUNEA

12-17 urte arteko nerabeei zuzendutako egitarau berezia, abenduaren 26tik 30era:

  • Abenduak 26, asteartea 17:00, Gaztegunearen apainketa
  • Abenduak 27, asteazkena:
    • egun osoko irteera
    • 17:00, sukaldaritza tailerra Gaztegunean
  • Abenduak 28, osteguna 16:00, III. Goiengazte eguna Bergaran
  • Abenduak 29, ostirala 17:00, Sexualitate tertulia + Olentzero ezkutua
  • Abenduak 30, larunbata 10:00, mendi irteera