Gabonetako erakusleiho lehiaketako bozketan parte hartzeko epea ostiral honetan, abenduak 18, amaituko da

2020/12/16
“Herritarren saria” eta “haur eta gazteen saria” bozka udal webgunean egin behar da.

Gabonak gertu ditugu, eta urteroko Gabonetako erakusleiho lehiaketa abian da.  Herritarrek bozka emateko epea abenduaren 10ean zabaldu zen eta ostiral honetan amaituko da, abenduak 18, eguerdiko 12:00ak arte hain zuzen.

“Herritarren saria” eta “haur eta gazteen saria” bozka udal webgunean egin behar da.

23 merkatarik eman dute izena. Aurtengo edizioa berrikuntzekin dator: alde batetik 4. sari bat emango da, eta bestetik, “haur eta gazteen” saria sortu da. Ikastetxeetara egingo da zabalpena, bertako eta gertuko merkataritzaren balorea ikusarazteko helburuarekin.

Aurtengo sariak honakoak dira:

  • 1. saria: plaka eta 600 €
  • 2. saria: plaka eta 400 €
  • 3. saria: plaka eta 300 € (Ibai-Artek emana)
  • 4. saria: plaka eta 200 €
  • Herritarren saria: plaka eta 300 €
  • Haur eta gazteen saria: plaka eta 300 €

 

Era berean, “Herritarren saria” bozkatzen dutenen artean zozketatuko dira bost bono 100€-koak eta “haur eta gazteen saria” bozkatzen dutenen artean zozketatuko dira bost bono 30 eurokoak, gastatzeko Arrasateko edozein komertziotan.

Sari banaketa egingo da abenduaren 21ean, egubakoitza, arratsaldeko 5etatik aurrera. Erakusleihoak jarrita egongo dira abenduak 10etik-31ra arte, gutxienez. Epaimahaia: Ibai-Arteko ordezkari bat, diseinuan aditu bat eta Udaleko ordezkari bat.

Animatu eta hartu parte!