Garagartzako ortu ekologikoak: onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

2009/07/17
Card image cap
Garagartzako ortu ekologikoen adjudikazioa burutzeko deialdiari dagokionez, Alkatetzak, 2009-07-16ko dataz, zozketetarako Onartu eta baztertuen behin–behineko zerrenda hauek onartu ditu.

Ikusi zerrenda

Interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute, Udaletxeko Ediktu Taulan zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, egindako behin-behineko zerrendari bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezteko.

Alegazioak egiteko epea igaro eta horiek erabaki eta gero, Udalak Ediktu Taulan jarriko du onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda. Zerrenda hori udalaren web orrian argitaratuko du Udalak.

Onartu eta baztertu direnen behin betiko zerrenda argitaratzeko iragarkian, partzelak adjudikatzeko zozketak egiteko eguna, ordua eta tokia jakinaraziko ditu Udalak. Horiek egingo dituzte Arrasateko Udalak ezarritako lekuan eta ikusi gura duen edozein pertsonak ikusteko aukera izango du.