Arrasateko Udalak 56.500 euro bideratu du 2020an Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeentzat

2020/12/02
11 elkartek egin dute eskaera. Dirulaguntza hauen xedea da gobernuz kanpo erakundeen lana babestu eta sustatzea, garabidean lankidetza programak antolatu eta lortzeko, garatzeko bidean dauden herrialdeetako biztanleen baldintza sozio-ekonomikoak hobetze aldera.

Arrasateko Udalak 56.500 euro bideratuko du 2020an dirulaguntza eran Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeentzat. Dirulaguntza hauen xedea da gobernuz kanpo erakundeen lana babestu eta sustatzea, garabidean lankidetza programak antolatu eta lortzeko, garatzeko bidean dauden herrialdeetako biztanleen baldintza sozio-ekonomikoak hobetze aldera.

Dirulaguntza deialdia maiatzean egin zuen udalak, eta eskaerak aurkezteko epealdia luzatu zen uztail erdialdera arte. Epe barruan 11 elkartek egin dute eskaera. Dirulaguntzaren muga jarrita dago elkartearen gastuen % 50ean, gehienez 15.000 euro.

Dirulaguntza elkarte hauek jaso dute:

  • AMS-MSH elkarteak, Nikaraguan dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako prestakuntza zentroa eta etxea laguntzeko, 6.500 euro.
  • AMSOGRA elkarteak, osasunari osoko arreta emateko sistema lokala indartzeko Nikaragua mendebaldeko landa komunitateetan, 6.200 euro.
  • Garabide elkarteak, Amazigen eta euskaldunen arteko lankidetza esparrua jorratzeko, 4.900 euro.
  • Harreman elkarteak, Mozanbikeko Niassa distrituan nekazaritza aktibazioaren garapena finkatu elikadura eta diru sarrerak hobetzeko, 6.200 euro.
  • Oscar Moreno Solidaritza Batzordeak, El Salvadorko nekazarien familien arnas eta biriketako gaixotasunak izateko arriskua eta ingurumen narriadura murrizteko, 4.000 euro.
  • Serso San Viator elkarteak, Jutiapako (Honduras) herri mugimenduen autonomia indartzeko, 5.900 euro.
  • ONG Taupadak Elkarteak, Genero ekitatearen sustatzaileen sarea sendotzeko Bolivian, Maniqui garaiko tximan komunitateetan, 5.500 euro.
  • Zaporeak Solidario Garapenerako Elkarteak, Lesbosko (Grezia) errefuxiatuei elikadura duina eta elikagarria emateko eskubidea bermatzeko, 5.500 euro.
  • Asociación Jorge Adolfo Freyter Romero elkarteak, Kolonbiako krimenen nazioarteko erantzukizuna bultzatzeko, 5.300 euro.
  • ONG Ayudemos a un niño elkarteak, hezkuntza proiektua garatzeko Nikaraguan, Jardin finkan, 4.000 euro.
  • Misiones Diocesanas Vascas elkarteak, babesik gabeko giza taldeen elikagai larrialdiari buelta emateko, Bolivian koronabirusaren pandemiaren aurrean, 2.500 euro.