Gazte Ikastaroak uztailerako

2015/06/01
Gazteria Sailak, Josiz sortu eta urban dantza (hip hop) ikastaroak antolatu ditu uztailerako.

Josiz sortu!

Dunixe Royoren eskutik, ohialak erabilita, hainbat proposamen ezberdin: kamixeta pertsonalizatuak, erosketa poltsa, brotxeak eta arbela.
Martitzen arratsaldetan, ekainaren 30etik uztailaren 21era, 18:30-20:30.
Prezioa: 30 euro / 20 euro ikasle edo langabeentzat.


Urban dantza. Hip-Hop. Mikel Gimenezen eskutik.
Ostegunetan, 18:30-20:30, uztailaren 2tik 23ra.
Prezioa: 25 euro / 15 ikasle edo langabeentzat.

Izena emateko: Gazte Bulegoa, 943252065 edo gib@arrasate-mondragon.net

 

Ikastaroak